Hermanos Larrinaga
Eusko Jaurlaritza itundutako ikastetxea
HNOS. Larrinaga BHIP Bilboko Lanbide Heziketako ikastetxe bat da, 1966tik Irudi Pertsonaleko profesionalak prestatzen dituena.
Ikastetxea Juan eta Eusebio Larrinaga anaiek sortu zuten, ile-apaindegi eta estetikako kate propio bat zuzentzen, ileorde eta ile-eranskinen fabrikazioaren eta irudi pertsonaletik eratorritako mota guztietako jardueren esperientzia handia izan ondoren.
2004an hasi zen belaunaldien arteko erreleboa eta gaur egun Itxaso eta Iker Larrinaga anai-arrebek kudeatzen dute.
Ikastetxearen proiektua
Ikastetxearen proiektua etengabeko hobekuntza eta merkatu eta ingurunearen bilakaeraren etengabeko zaintzaren filosofiaren barnean dago, eta gaur egun funtsezko ildo estrategikoak azpimarratzen ditu, hala nola nazioartekotzea, ekintzailetza eta prestakuntza proaktiboaren aldeko apustua.
Hermanos Larrinagak beti izan du argi ikastete berritzaile gisa bereizi nahi dela Irudi Pertsonaleko Ikastetxe artean, “Akademien” estigmatik ihes egin eta Irudi Pertsonalaren industriari balioa emanez.
Hnos. Larrinagak hasieratik berrikuntzaren bide horren aldeko apuestua egin du
Juanek eta Eusebiok gauzak “modu ezberdinean” egiteko beharra ikusi zuten, eta irakaskuntzarako metodologia propioa sortu zuten, HL metodoa, hain zuzen ere. Horrekin, milaka pertsona trebatu dira jada, eta ezagutzetan, trebetasun praktikoetan eta jarreretan eragin dute.
IKT teknologiak hasieratik esartzea, praktika errealean oinarritutako prestakuntza ikasleak eta haien garapena protagonista diren prozesuetara bideratutakoa, Europako eta kontinenteen arteko beste ikastetxe batzuekin aliantzak, gizarte-erantzukizuneko proiektuak, etab. ikastetxeak gaur egun gauzatu dituen edo gauzatzen dituen ekintzen eta proiektuen adibideak baino ez dira.
Prestakuntza sendo horri esker, askotan, gure ikasleek beren gaitasun teknikoak erakutsi dituzte, SARIAK ETA AITORTZAK lortuz
Erabateko kalitatea/Bikaintausanren bidean jarraitzeko konpromezu Diploma
Ingurmenaren Ziurtagiria
“ISO 14001: 2015”
Kalitate ziurtagiria
“ISO 9001: 2015”
Kalitate ziurtagiria
“ISO 45001: 2018”
ISO 27001
Euskara Ziurtagiria
KHT Ziurtagiria
LH ikastetxeen IREKIN praktika onen lehiaketaren finalistak 2016 eta 2019
Azken batean, Hnos Larrinaga BHIPak honako hauetik nabarmentzen da:
- Prozesukako prestakuntza, non Ikasleek “osotasun” gisa ulertzen dute beren prestakuntza, eta etengabe erlazionatzen dituzte beren titulazioa osatzen duten modulu guztiak, baita zeharkako gaitasunak lantzen dituzte uneoro.
- Ikasteko metodologia aktiboak, ikasleak prestakuntza-prozesuaren fokuan jarrita. Benetako praktika azpimarratzea eta erronka profesionalak gainditzea.
- Ikastetxeko proiektuarekin eta ikasleen prestakuntzarekin oso inplikatuta dagoen pertsona-talde bat. Talde osoak etengabeko prestakuntza-plan bat garatzen du urtero, maila teknikoan nahiz zeharkakoan eguneratuta egoteko hezkuntza-korronte berriekin.
- Balio handiko irudi pertsonalaren industriaren aldeko apustu sendoa. Prestakuntza, enpresa-aholkularitza, laneratzea eta jarraipen aktiboa azpimarratuz.
- Sektorearen nazioarteko ikuspegia, ikasleei beste prestakuntza-zentro batzuekin eta nazioarteko profesionalekin esperientziak trukatzeko aukerak emanez
- Hnos Larrinaga harremanetan dagoen interes-talde guztiei balioa ematea, haien beharrak kontuan hartuta, iritzia kontsultatuta eta erakundeak sortzen dituen sarrera-irteeretan parte hartuta:
- Familiak eta tutoreak
- Praktiketako modelo laguntzaileak
- Eusko Jaurlaritza, Lanbide eta ITEC bezalako erakunde eta administrazioak
- Tknika, AECC, BIPE bezalako erakundeak
- Irudi pertsonalaren enpresa-ehuna
- Sozietatea, oro har
Xedea
Hnos Larrinaga BHIP lanbide-heziketa espezifikoko ikastetxe itundu bat da.
Pertsonak Irudi Pertsonalaren esparruan trebatzen ditugu (ile-apainketa eta estetika), norberaren metodologia erabiliz, esperientzia kontrastatu batean oinarrituta, eta ezagutzetan, trebetasun praktikoetan eta jarreretan eragiten dugu.
Aldi berean, gizarte-, lanbide- eta ingurumen-erantzukizuneko balioak sustatzen ditugu.
Ikuspegia
- EAEko irudi pertsonalaren arloan, ikastetxearen erreferente izate
- Erreferenteak izatea teknika eta metodologia berritzaileak erabiltzeagatik eta bultzatzeagatik, baita irudi pertsonalaren irakaskuntzaren barruan merkatuko azken joerak erabiltzeagatik ere.
- Erreferenteak izatea irudi pertsonalaren irakaskuntzan dugun nazioarteko orientazioagatik.
- HNOS LARRINAGAko pertsonen gogobetetasuna.
- Gizartearekin eta ingurumenarekin dugun konpromiso sozialagatik aintzatetsiak izatea.
- Irudi Pertsonalaren sektorean laneratzea eta ekintzailetza bultzatzeagatik aintzatetsiak izatea.
Balioak
- Pertsonen duintasuna errespetatzea, jokabide errespetuzkoa eta ekitatiboa mantenduz, non jarrera diskriminatzaileek ez duten lekurik (sexuagatik, erlijioagatik, adinagatik, nazionalitateagatik).
- Ikastetxeko jarduerei aplika dakiekeen legeria eta araudi oro eta izenpetzen dituen betekizun guztiak betetzeko konpromisoa.
- Objektibotasun profesionala: erabakiak eta jarduerak behar ditu, ikastetxearen eta bertako langileen osotasuna zalantzan jar dezaketen inguruabarren eragina onartu gabe.
- Erantzukizuna garatzen den lanbide-jardueran.
- Ikasleak dira gure jardueraren erdigunea; beraz, arreta berezia jarri behar da prestakuntza-maila altuei eusteko erantzukizuna duten pertsona guztien jardun profesionalean, eta arreta berezia jarri behar da ezagutzetan, trebetasun praktikoetan eta jarreretan, betiere ikaslearen garapena eta gogobetetzea bilatuz.
- Ikatetxeak uste du pertsonen talde-lana, harreman irekian, elkarrekiko errespetuan eta babesean eta komunikazio arinean oinarritua, funtsezkoa dela eta erabaki arduratsuak hartzen laguntzen duela.
- Erakundeko langile guztientzako laneko segurtasun- eta osasun-baldintza gorenak ziurtatzea.
- Bere jardueretatik eratorritako ingurumen-inpaktuak prebenitu eta minimizatzea, kutsadura prebenitzeko egokitzat jotzen dituen neurri guztiak hartuz.
- Ingurumen-inpaktua minimizatzeko konpromisoa, edozein kutsadura mota prebenitzeko jarraibideak eta portaerak sustatuz, eta hornitzaileak ere inplikatuz.
- Komunikazio-bideak ezarriko dira interes-taldeekin, ingurumena errespetatzeko konpromiso fidela jakinarazteko eta publiko orokorra gehien kezkatzen duten ingurumen-alderdiak hobetzeko.