ILEAPAINKETA ETA ESTETIKA HNOS LARRINAGA-ren PROIEKTUAK

Aukera itzazu gehiago jakin nahi dozun proiektuetan

ZER DA HEZIBI?

Bere izenak euskaraz dionez gero, BI eratara HEZI –tzeko modua da: Hau da, lantoki eta Heziketa Zentroetan hezitzeko aukera ematen duena.

HEZIBI Txandakako Lanbide Heziketako eredu berria da. Honen bitartez, lana eta ikasketak aldi berean eginez Prestakuntza Zikloa eskuratu ahal izango da.

Formacion Hezibi

HELBURUAK

  • - Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.
  • - Ikastetxeak eskatzen dituen gaitasunen osagarri izango diren beste batzuk garatzea (talde-lana, erantzukizuna...); enpresa baten eguneroko martxa zertan den ikustea; lanbide batean jarduteko eta enpresa baten behar zehatzei erantzuteko ezagutza, trebetasunak eta abileziak lortzea (espezialitateak).
  • - Lanbide-heziketako ikastetxean lortutako gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
  • - Gazteak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
  • - Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera-tasa hobetuz, eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
  • - Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
  • - Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berritu daitezen bultzatzea.

 

PROIEKTUAK EZAUGARRIAK:

  • - Lanbiden inskribatutako 16 - 30 urte bitarteko ikasleak.
  • - Trebakuntza eta ikasketarako Lan-Kontratua.
  • - Enpresek, Heziketa Zentruekin batera, heziketa plana definitzen dute. Titulazio akademikoan ezarritakoaz aparte prestakuntza espezifikoa sartu ahal izanez.
  • - Ikasleak enpresan egindako lana, bere profil profesionalarekin guztiz bat etorri behar du.
  • - Programan parte hartzen duen ikaslea FCT –ko modulutik salbuetsita dago.
  • - Proiektuak, jeneralean, zentruetan bertan hezkuntza zikloko lehen kurtxo bat izaten dute eta trebakuntza eta ikasketarako kontratuan sostengatzen den txandakatze.
  • formakuntzako bigarrengo bat ondoren.
  • - Ebaluazioa zentroa eta empresaren artean partekatzen da.

Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzaren web orria

KOKAPENA
Hurtado de Amézaga, 20 - 1ª planta
48008 BILBAO (Bizkaia)
Tel. 94 415 34 00
E-mail. centro@centrolarrinaga.com
www.centrolarrinaga.com
ELKAR LAN EGITEN DUGU:
* Honako erakunde hauekin lan koordinatua egiten dugu organismos oficiales en coordinación con el centro de peluquería y estética Hnos. Larrinaga
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK Más información